Nikolas eta Agustin Irastortza oriotar anaiak abiatu zuten proiektua 40 urte atzera, Leitzatik pasa eta Mugiroraino; bertan altxatu zuten Olagain parajean eraikina (700 m2). Nekazaritza makinaria, traktore eta ekipamenduen salmenta eta tailerreko zerbitzu teknikoa eskaini dugu urte luzeotan. Kubota eta Antonio Carraro traktore marken kontzesionario ofiziala, nekazari eta abeltzainen beharrei eskaintza zabala proposatuz eta konponbideak emanez jardun du nekazari enpresak.

 

Historia: Nikolas eta Agustin Irastortza oriotar anaiak abiatu zuten proiektua 40 urte atzera, Leitzatik pasa eta Mugiroraino; bertan altxatu zuten Olagain parajean eraikina (700 m2). Nekazaritza makinaria, traktore eta ekipamenduen salmenta eta tailerreko zerbitzu teknikoa eskaini dugu urte luzeotan. Kubota eta Antonio Carraro traktore marken kontzesionario ofiziala, nekazari eta abeltzainen beharrei eskaintza zabala proposatuz eta konponbideak emanez jardun du nekazari enpresak.

Gaur egun: 2021-eko uztailan zendu zen Nikolas. Bere eskutik hasitako zuzendaritza berriak haren lekukoa hartuta ekipo bertsuarekin aurrera segitu dugu ildo beretik  eta urrats berriak emanez, aro berri baten hasiera markatuz.

Ekipoa: Andres eta Ander mekanikoak tailerrean, eskarmentu handikoa lehena, gazte eta formatua bigarrena. Begoña bulegoan, enpresaren gorabeherak ongi ezagutzen dituena. Amets, enpresan urrats berriak emateko aritu da lanean azken urte honetan. Jon, zuzendari berria, Nikolasen eskutik mundu honetara heldu berri eta erronkari ekiteko ilusioz eta erabakitasunez diharduena.

Gure misioa: Landa lurretan, nekazaritza eta abeltzaintzan, baserritar, lorezain eta beste profesionalen jardueretan soluziorik egokiena aholkatu eta eskaintzean datza gure izana. bide-lagun izan. Gure arrakasta Nekazarik urte luzetan ereindako komunitatea zaintzean datza, zuzenean egindako lanarekin eta hainbat kolaboratzaileren laguntzarekin gauzatutakoa. Mundua oso azkar aldatzen ari den garaiotan dinamika berrietara egokitzeko bokazioa dugu. Lortzeak asetzen gaitu.

Erronka berriak hortxe ditugu. Zoriontsuak izango gara bikaintasunean  egunez egun aurrera egiten badugu.